Korterraza programa ekainaren 24tik 27ra izango da Gasteizen. Ekimenak aire zabaleko film laburrak eta musika kontzertuak nahasten ditu. Iaz harrera ona eduki zuenez, lehiaketak berriro egingo du Korterraza Euskara sekzioa, Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan. Emanaldia bihar, ekainaren 24an izango da, kulturgunean bertan, eta euskaraz egindako film laburrak eta haien sortzaileak izango dira protagonistak. Pelax taldeak kontzertua eskainiko du bertan.
Ekainaren 25ean, Artium museoaren kanpoaldean film laburren proiekzioa eta kontzertuak antolatu dira. A Contra Blues eta Moonshine Wagon taldeen eskutik entzun ahalko da musika.
Ekainaren 26an, ostirala, haurrek beren unea izango dute Korterraza Txikiren emanaldiarekin, Artium museoaren auditoriumean. Musika Susan Santos eta Julián Maeso Sextet taldeen eskutik etorriko da.
Larunbatean ere ez da musika faltako eta Eder Portolés, The Soulbreaker Company eta Sex Museum taldeek kontzertua eskainiko dute Artiumen.
Informazio guztia: Korterraza
