Nontzeberri

Korterraza Araba programak emanaldi pilo bat dakar

Ekainaren 19tik irailaren 4ra bitartean, aurtengo Korterraza Araba programaz gozatzeko aukera egongo da. Bere 12. edizioan, jaialdiak film laburren 38 emanaldi egingo ditu aire zabalean, 36 udalerritan.

Edizio honetan, emanaldiak egingo dira Orbison, Laudion, Legution, Artziniegan, Eskuernagan, Okondon, Ondategin, Bernedon, Ozion, Zuhatzu Kuartangon, Oron, Ribabellosan, Maeztun, Aramaion, Urizaharran, Uribarri-Jauregin, Antoñanan, Dulantzin, Araian, Heredian, Leziñanan, Berantevillan, Duranan, Izarran, Lantenon, Bastidan, Markinezen, Corron, Gesaltza Añanan, Lantziegon, Oionen, Narbaizan, Urarten, Iekoran, Zabalaten eta Burgelun.

Hainbat sail ere badaude , eta euskarazko sailean honako filmak pantailaratuko dituzte: Abata (Aner Etxebarria, Pablo Vidal), Ultramarino (Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti), Azkena ( Lorea Lyons, Ane Inés Landeta), Azpian (Danel Garay, Laura Barquín), eta Eguneroko legez (Julen Duhau)

Ekimenaren web-orrian kontsultatu daiteke programazio osoa.

Exit mobile version