Nontzeberri

Koreografiarako hurbilketa Bilbon

Azzopardi Companya de Dansa-ko Cesc Gelabert aditua izango da Dantzaldiaren barruan hurrengo master class bereziaz arduratuko dena. Martxoaren 30ea izango da, 18.00etan, Bizkaia Aretoan.
Masterclass-ekin, dantzaren eta mugimenduaren profesionalak edota ikasleak, konpainien teknika, hiztegi eta konposiziora hurbiltzeko aukera dute.
Halaber, gonbidatutako dantzari/koreografoek, hemen bizi diren lankideekin harremana ezartzeko aukera izango dute. Horrela, lanbide berekoentzako elkargunea sortzen da.

Fase biko lana eramango da aurrera. Lan interaktibo eta sortzailea publikoari zabalik izango da. Ekimen honen bidez, konpainiak harreman estuagoa bilatuko du publikoarekiko, sentsazio eta komunikazioaren gakoak aztertuz.

Ekitaldian, konpainiaren pieza komentatu batzuk ere egingo dira (Cesc Gelabert eta Toni Jodar-en eskutik), dantzaren arrazoi eta esanahiekin.
Bestelako sorkuntza batzuk ere sor daitezke publikoaren iradokizunetatik, modu inprobisatuan egingo direnak.

Exit mobile version