Nontzeberri

Kontzertuetako momentuak argazkietan

Andoaingo Bastero Kulturgunean musika eta zuzeneko emanaldiak biziki maite dituzten 20 argazkilariren irudiekin osaturiko Zuzeneko Instanteak izenburuko erakusketa dago ikusgai urriaren 13ra bitarte. Erakusketa musikazuzenean.com webguneak ondu du.

Bertan, 2011 eta 2012 urteetako kontzertuetan egindako 60 bat argazki jaso dituzte. Argazkiak askotarikoak dira, bai estilo aldetik (rocka, heavya, ska, reggaea, hardcorea, edota folka) bai aretoei dagokienez (jaialdi handiak, gaztetxeak, herriko plazak edota tabernak). Horretaz gainera, teknika ezberdinekin jasotako argazkiak ikusi ahal dira.

Argazkilariei dagokienez zerrenda luzea da, hala nola, J.A. Areta Goñi Juxe, Kepa Garro, Hodei Esteban, Ainara Garcia, Garbiñe Irizar eta Saioa Cabañas Gauilunak. “Hogei argazkilariak ez dira sektoreko profesionalak, argazkilaritza eta musika uztartzea gustukoa duten argazkilariak baino ez dira”.

Exit mobile version