Nontzeberri

Kontzertu andana aste honetan Donostia aldean

Bihar Txapelpunk eta Murder Pink bandek euren azken lanak aurkeztuko dituzte Doka aretoan, Vaya Full eta Hollywood, hurrenez hurren.

Dokan bertan, baina ostiralean, Supersubmarina Andaluziako pop-rock laukoteak Electroviral lana aurkeztuko du. Era berean, Trintxerpe auzoan dagoen Mogambo aretoak soinu biziagoekin beteko da, Euskal Herriko lau taldek eskainiko dituzten emanaldiak direla medio: Cordura (Bilbao, post-hardcore); MaderaCore (Bilbao, folk eta post-hardcore); Thanks to Losers (Astigarraga, hardcore melodikoa), eta Madeleine (Donostia, post-rock).

Larunbatean, hilak 5, Dokan laugarren hitzordu bati zango da. Bertan, Sicario N' Hazhe hip hop bikoteak kontzertua eskainiko du Andaluziarrak Nucleares diskoa aurkezteko bira egiten ari dira.

Le Bukowski tabernak ere beste bi kontzertu atondu ditu astebururako. Bihar, Barracus blues rock taldeak joko du, eta etzi umeen eskubideen aldeko rock'n'roll kontzertua egingo dute lau bandaren laguntzarekin: Mal de Muchos, El Increible Hombre Elefante, Prim Lane, eta Ydilia.

Nontzeberri

Exit mobile version