Nontzeberri

Kontenplatzeko gonbita

Bilboko Rekalde aretoak Barriek erakusketa-zikloaren edizio berri bati ekin zion urrian. Zikloa 2026ko azarora arte luzatuko da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak ikusteko aukera eskainiko du.

Lehenengo erakusketa Leo Burge artistaren Blue Lines izan da, eta abenduaren 14ra arte egon da zabalik. Orain, María Muriedas artisten erakusketa da bidean, otsailaren 8ra arte. Maria Muriedas (Mungia, 1994) Gaua sartzekotan erakusketa aurkeztu du. Erakusketaren ardatza Sueño 1 proiektua da. Proiektu horretan, “onirikoa dena partitura ireki bihurtzen da, agertzen eta desagertzen diren gorputzak, lekuak eta distirak hartzen dituen partitura, hain zuzen. Mugimenduan dauden irudi eten eta zatikatuek kontenplatzeko gonbita egiten dute; egunetik gauera igarotzen dira, eta ikusgai dagoenetik harago irauten duena esploratzen dute. Erakusketa ikus-entzunezko euskarrietan aurkezten da, hormako proiekzioekin eta diapositiba-irudiekin (haiek ere horman proiektatuta), eta murgiltze-espazio bat sortzen da, non irudia esperientzia sentsorial bihurtzen baita”.

Horren ostean, Ra Asensiren lanak izango dira ikusgai otsailaren 10etik apirilaren 12ra. Geroago, Mar de Dios artistaren erakusketa apirilaren 14tik ekainaren 21era egongo da ikusgai, Amaia Molineterena ekainaren 23tik abuztuaren 30era eta, azkenik, Maider Aldasororena, irailaren 1etik azaroaren 2ra.

Exit mobile version