ESZENA

Dejabu taldea saridun

Dejabu taldearen Gure bide galduak antzezlanak Donostia saria irabazi du. Taldeak 10.000 euro jasoko ditu, eta horietarik, 2.000 euro, Donostian euskarazko antzerki obra berri bat estreinatzen duenean jasoko du. 2015eko abenduaren 31ra arteko epea du horretarako.

Joan den urteko maiatzean estreinatu zuen Dejabu panpin laborategiak antzezlan berria hau Errenterian: Gure bide galduak. Antzezlanean bost aktorek (Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga) eta musikari batek (Arantxa Vicedo), 70eko hamarkadako Euskal Herrira bidaiatzen dute.
Franco diktadorea hil ondorengo garaian gertatzen da istorioa. Neska bat herritik Donostiara doa maistra ikasketak egitera eta beretzat guztiz berria den mundua deskubrituko du: laguntasuna, maitasuna eta ideologia.

Konpainiak ohikoa duen moduan, errealismo-magikorantz jo du objektuek garrantzi berezia duten ikuskarian, asmatutako kontakizunaren bitartez gaur egungo gure bizimoduaz ere gogoeta egitea proposatzen du.

 Agus Perez kritikariak honako hau esan zuen obraren inguruan Berria egunkarian: “Antzezlan ezinago landua eta ondo asmatua da, eta era harrigarri samurrean irudikatzen ditu 70etako urte ilun eta gogorrak, baserritik giro kaletarrera joandako neska baten bizipenetan. Taldeari dagokion legez, zoragarria da objektu apalei emandako balio metaforiko eta sinbolikoa”.

Dejabu antzerki konpainiaren Gure bide galduak obrak Donostia antzerki saria jasoko du martxoaren 27an, Victoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button