Nontzeberri

Konfinamendua makina bat argazkilariren begitik

Novis Corpus argitalpen berezia da, 48 argazkilariren argazkien bidez konfinamendua islatzen duena. Proiektua Teresa Uzedaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta San Telmo Museoa proiektu honen laguntzaile izan da.

Ideia honela sortu zen: “oraindik ulertu ezin genuen aldi batean sartu ginenean, arrasto bat gordetzea, eta kolektiboki biltzea zentzua izango zuen proiektu batekin, bakoitza bere etxean zegoela, elkar ezagutu ala ez! Gabriela Cendoya Bergarechek berehala egin zuen bat deiarekin, eta beste 46 argazkilari gehiago iritsi ziren, baldintza eta jatorri guztietakoak: Espainia, Frantzia, Italia, Belgika….”

Sortzaile biak, Teresa eta Gabriela Christophe Le Toquinekin eta Francisco Llop Valerorekin elkartu ziren logistiko guztia osatzeko, eta ekimenari liburuaren forma eman ahal izateko.  Novis Corpus, titulua, parte-hartzaileetako batek, Patrick Maillek proposatu zuen, izan ere,  “etxean giltzapetutako eta guztiok mehatxatzen gintuen birus hilkorraren aurka borrokatzeko organismo berri indartsuago bat sortzea zen onena, gorputz berria, erantzun kolektibo bat”.

Proiektuan parte hartu duten argazkilariak honakoak dituzue: Marie Geneviève Alquier, Pascal Anders, Brigitte Bauer, Christopher de Béthune, Miguel Angel Blanco, Alex Bocchetto, Cristina Brea Lodeiro, Rocio Bueno, Cristiano Bu8a, Gabriela Cendoya Bergareche, Pierre Defaix, Serge Elissalde, Pía Elizondo, Emmanuelle Gabory, Anna Galí, Alfonso Gomez, Ramiro Gomez, Amaia Gonzalez, Blas Gonzalez, Hector Jácome, Katarina Johnson, Lu Lantana, Christophe Le Toquin, Francisco Llop Valero, Alex Llovet, Juan Lopez, Patrick Maille, Paco Marti, Maria Martinez Artola, Jeanne Minier, Oriol Miñarro, Roberto Morales, Antonio Moreno, Jose Luis Moreno, Aitziber Orkolaga, Pako Pimienta, Annakarin Quinto, Paco Ramos, David Salcedo, Luis Salinas, Antonio Segura, Marc Tallec, Paco Tamayo, Rafael Tanaka Monzó, Joan Teixidor, Teresa Uzeda, Pierre de Vallombreuse eta Joël Van Audenhaeges.

Exit mobile version