Nontzeberri

Komunitate artistikoa aberasteko xedez

Uharte Zentroak kolektiboei edo taldeei zuzendutako deialdi bat ireki du: Postontzi irekia. Hala,  modu autonomoan bidea egin dezaketen eta komunitate artistikoa aberastuko duten proiektu kolektiboak sustatzeko bideratuko da. Hortaz, arte garaikidearekin harremana duten eta komunitate artistikotik eta artistikorako proiektu bat garatzeko interesa duten talde eta kolektiboei zuzenduta dago deialdia.

Deialdiak eskaintzen duena honakoa da: 2000€ (zergak eta atxikipenak barne) gehienez hiru kolektibori emateko, gehienez, 1.000 euro proiektuko; Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak; eta Uharte Zentroko taldearen jarraipena eta aholkularitza.

Deialdiaren itxiera martxoaren 14an izango da, eta ostean, martxoaren 21ean proiektuak aztertzeko bilera egingo da Uharte Zentroan.

Postontzi irekia egitasmoaren nondik norakoak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version