Nontzeberri

“Komikirun” asteburu honetan

Komikirun jaialdiaren laugarren ekitaldia ospatuko dute igandera arte Irun herrian, Ficoba erakustazokan. Gaur bertan hasiko den ekimena Pokerface taldeak, Gaztelekuak eta Irungo Udalak antolatu dute.

Gaur hasiko da komikiaren Irungo saloia, eta egitarau oparoa antolatuta dago. Programazioan hainbat tailer aurreikusi dira: eskulanak, marrazketa, mozorroak, bideo jokoak, ilustrazio digitala eta abar.
Hitzaldirik ere ez da faltako, eta hainbat emanaldi ere egongo da, hala nola, X-Men: Lehenengo belaunaldia, Hellboy 2 Jainkoak eta Banpiroak, Lilo & Stich, El planeta del tesoro, Titan A.E., Steamboy, Espectacular Spiderman, Cowboy Bebop eta beste asko.

Egitarau osoa ikusteko, gaztelaniaz baino ez dagoen ekimenaren web orrira jo.

Exit mobile version