Nontzeberri

Komiki eta Manga Azoka datorren astean Getxon

Atzo aurkeztu zen, azaroaren 25etik 27ra Getxon garatuko den X. Komiki eta Manga Azoka. Bertan erakusketak eta hainbat jarduera izango dira. Halaber, ospe handiko egileak egongo dira Azokan, esaterako, 2011ko Komiki Sari Nazionala irabazi berri duen Santiago Valenzuela donostiarra, Paco Roca, MAX, Miguelanxo Prado, Luis Royo, etab.

Binetaren mundua Getxora eramateko asmoz Komiki eta Manga Azoka antolatu da hamargarrenez. Hiru egunez, erabateko protagonista bilakatuko da komikia Areetako Geltokia plazan. Bertan jarriko diren 80 salmenta postutan komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren arteari loturiko zenbait sektore egongo dira.

Halaber, ospe handiko egileak egongo dira Getxon, ohi den bezala, guztiak hitzaldietan eta aurkezpenetan parte hartzeko. Aurtengo edizioan Max edo Paco Roca bezalako autoreak egongo dira, biak ere Komikiaren Sari Nazionalak. Aurtengo Komiki Sari Nazionalaren irabazlea ere etorriko da Getxora, Santiago Valenzuela, hain zuzen ere. Horiekin batera, honako egile hauek ere izango dira, Luis Royo fantasia-ilustratzailea, David Rubín, Mireia Pérez, Nancy Peña, Manuel Bartual, Luis Bustos, Albert Monteys, Manel Fontdevila, Víctor Santos eta beste asko.

Omenaldiak ere ez dira faltako: batetik, Josep Maria Berenguer beteranoa, La Cúpula argitaletxe enblematikoko editorea, underground komikiaren nahitaezko erreferentzia Espainian eta bestetik, Bilboko Astiberri argitaletxea.
Eta era berean, era guztietako erakusketak (Jazz Bulles Blues: komikia swing erritmoan; Portugaleteko Komiki Lehiaketaren 25. edizioaren erakusketa eta El Balanzín erakusketa), multimedia, animazioa, film laburrak, dokumentalak edo Animeak zikloak ere egongo dira.

Non, zer eta noiz jakiteko jo ezazue ekimenaren webgunera.

Exit mobile version