Nontzeberri

“Komedialdia”, Gasteizko Umore Jaialdia hasi da

Igandera bitartean, Gasteiz hiria umore guztiaren jabe egingo da makina bat ikusgarri umoretsuren bidez.

Antolatzaileen esanetan Komedialdia jaialdiak honako helburuak ditu: “sektore guztien arteko lankidetza-sare bat sortzeko, sinergiak bilatzeko eta Araban dauden askotariko ekimenei presentzia emateko”. Helburu nagusia da “umoreak pertsonen bizitzan duen garrantziaz kontzientziatzea, baita bere funtzio terapeutikoaz ere, eta ohartaraztea umoreak sortutako gogo-aldarte positibo batek gure osasun fisiko eta mentala hobetzen duela”.

Hiru ardatz gordetzen ditu bere barnean: Umoreaz serio hitz egiteko jardunaldiak, umorearen, kulturaren eta osasunaren arloko profesionalei, eta umore-terapien onurak ezagutu nahi dituzten elkarteei, kolektiboei eta pertsonei zuzenduak; UmoreGuneak, umorezko espazioak, zeinetan publiko guztientzako ikuskizun eta jarduera integratzaileak programatuko diren; eta ElkartasunGunea,  ekintza solidarioekin, osasun mentala zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko eta, ziurgabetasun eta krisi garaian, elkarteen laguntza eta lana ikusgai egiteko.

Denetarik izango da programazioaren barruan, eta hala, gaur, adibidez, Umorea eta kulturaren osasuna mahai-ingurua antolatu da, eta horrekin batera, bertso saio potolo bat ere egingo da umorez beterik. Azkenik, antzerkia eta bakarrizketa lehiaketarekin gozamena hartuko dute ikusleek.

Egunez eguneko programazioa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version