Nontzeberri

Koldobika Jauregiren azken lanak, Donostiako Ekain Artelanak galerian

Donostiako Ekain Artelanak galerian, Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959) eskultorearen mostra berria inauguratu zen atzo. Erakusketa horretan, bere azkenengo egur, burdin eta paper lanak ikus ditzakezue. Erakusketak atzo zabaldu zituen ateak, eta irailaren 9ra bitartean egongo da ikusgai Ekain galerian.

Jauregi artista autodidakta da, eta hainbat material, teknika eta forma landu ditu bere egitasmo artistikoetan. Euskal eskultore minimalista dela esan ohi da, eta zura eta harria landu ditu batik bat; Txillida maisutzat du. Alemanian erakusketa asko egin dituen artista da, baina ez du inoiz Euskal Herriarekiko lotura eten. Horren erakusle, 2012an Gernikako bonbardaketaren harira abiatu zuen Ur Mara proiektua da. Horretaz gain, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan erakutsi du bere obra.

Horretan gain, Alkizako artistaren lanak hainbat museo eta bildumatan aurkitu daitezke, besteak beste, honako hauetan: IKB Alemaniako Industria Banketxea, Alemaniako Würth Museoa, Japoniako Hyogo Prefecture, edo Bilboko Guggenheim Museoa.

Exit mobile version