Nontzeberri

Koldobika Jauregik performancea egingo du Zarautzen

Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959) artistak, Zarautzeko Sanz Enean paratuko duen Zintzilik izeneko erakusketaren harira, performancea egingo du, bihar, uztailak 18, inaugurazioarekin bat eginez; Susana Cencillo akordeoi jolearen laguntzarekin arituko da.

“Kare-haitza, karea… zuria; egurra, ikatza… beltza; urrea distira… bizitzaren alkimia”, jaso du Koldobikak erakusketaren inguruko testuan. Izan ere, Zarautzen ikusgai dauden eskulturetan material horiek dira protagonistak: hariekin zintzilikatutako arrokak; zurezko blokeak, hondarra… Erakusketa irailaren 21era arte egongo da zabalik.

Alkizako artistaren lanak hainbat eta hainbat museo eta bildumatan aurkitu daitezke, besteak beste, honako hauetan: IKB Alemaniako Industria Banketxea, Alemaniako Würth Museoa, Japoniako Hyogo Prefecture, edo Bilboko Guggenheim Museoa.

Exit mobile version