Nontzeberri

Koba Live jaialdiaren kartela prest

Abadiñoko Koba Live jaialdiaren 3. edizioa ekainaren 21ean eta 22an egingo dute. Emanaldiak Abadiñoko Matiena auzoko eskolan izango dira.

Sugaar musika elkarte antolatzaileak hamar taldeko kartela osatu du, eta horietatik lau dira Euskal Herriko heavy metal taldeak: Diabulus In Musica, Rise To Fall, Alerta eta Ad Eternum. Gainerako sei bandak nazioartekoak dira, eta guztiak oso potenteak: Dark Tranquillity, Metalium, Crisix, Bloodred Hourglass, SkeleToon eta Dark Embrace.

Sugaar musika elkarteko Sergio Correak jaialdiaren inguruko kontuak azaldu ditu: “Jaialdia egiteko asmoa 2016koa da, eta hainbat saiakeren ondoren, 2021. urte bukaeran Abadiño Udalaren baiezkoa jaso genuen.
Hiru arrazoirengatik erabaki genuen Koba Live sortzea. Lehenik, musikazaleak garelako, eta, batez ere, rocka eta metala gustuko ditugulako. Bigarrenik, Abadiñok horrelako ekitaldi bat antolatzeko behar diren osagaiak dituela uste dugulako. Eta, hirugarrenik, Sugaar Musika Elkartekook horrelako saltsa batean sartzeko gogoa genuelako. (…)
Hasieratik, gure asmoa izan da kalitatezko jaialdi profesional bat antolatzea. Etorkizuna, berriz, izaten duen harreraren araberakoa izango da. Argi daukagu hazten jarraitu nahi dugula, baina pixkanaka. Uste dut Euskal Herriak faltan duela Gernikako Metalway jaialdi hura, eta maila horretako jaialdi bat lortzea ikaragarria izango litzateke.”

Exit mobile version