Nontzeberri

“Klaustro Sounds” musika zikloaren azken kontzertua

Montehermoso Kulturuneak Klaustro Sounds musika zikloa abitu zuen urtaren hasieran eta azarora bitartean luzatu da. Hain zuzen ere, igande honetan, hilak 23, azken kontzertua programatu da Libe kantariarekin.

“Montehermosoko Klaustroa, eraikinak mendeetan zehar jasan dituen aldaketa guztien ikusle isila, agertoki magiko bihurtuko da hainbat proposamen artistiko eskaintzeko igande arratsaldetan Kulturunera hurbiltzen diren pertsonentzat”.

Ziklo eder horretatik pasatu diren artista batzuk, Black Duck & Elena Setién, Eneritz Furyak, Adrián Royo, Amorante & Adriano Galante, Bea Asurmendi,…izan dira.

Azken kontzertua Libek egingo du. “Kantuak ahotsetik hasita sortzen ditu Libek, piano eta sintetizadoreekin lagunduta, eta hortik aurrera haziz doaz gitarra atmosferikoen eta erritmo distortsionatuen geruzei esker. Giro ilun bezain ederrean murgiltzen gaituzte ahots doinu eta harmoniek. Une leun eta hauskorrak eskaintzen dizkigu batzuetan, efektuz josiak, ametsetakoak bailiran, baina energia eztanda epikoak ere iristen dira, dena intentsitatez bustiz. Bidaia bat da, Liberen zuzenekoetan nortasun osoz goza daitekeena”.

Montehermoso Kulturuneak ditu xehetasun guztiak.

Exit mobile version