Nontzeberri

“Klasikoak pantaila handian” zikloa, BBK aretoan

Kultuzko filmak, onenak, zirrara berezia sortzen digutenak, betiko izenburu handiak pantailarik handienean ikusteko aukera paregabea duzue BBK Aretoan. Atzo Gilda (Charles Vidor, 1946) pantailaratu zuten, eta gaur Bonnie and Clyde (Arthur Penn, 1967).

Gaurko saioaren harira, Bonnie guztiaz nekatuta zegoen 19 urteko neska bat da eta Clyde gaizkile bat. Bikotea AEBeko Depresio Handiak eragindako giroan murgilduta dago, baina elkarren arteko maitasuna gailentzen da. Gizarteak eta poliziak jazartzen ditu eta ohean dauzkaten arazoek haien edertasun zoragarriaren tragedia handitu baino ez dute egiten.

Urrian zinema klasiko ziklo honek jarraipena izango du, 1957an, Stanley Kubrick zuzendariak zuzenduriko Senderos de gloria lanarekin, eta urriaren 23an,  George Roy Hill-en Dos hombres y un destino (1969) lanarekin.
Saioak 20:00etan izango dira.

Exit mobile version