Nontzeberri

Kimuak 2026 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia

Euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko Kimuak programa publikoaren deialdia ireki da. Film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak aurkeztu beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake, betiere 2025eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira. Euskararen eremu geografiko osoan eginiko euskarazko film laburrak onartuko dira deialdi honetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpenen kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.

Filmek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute, eta gehienez ere 20 jaialditan inskribatuta egon izana onartuko da.
Deialdiaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version