Nontzeberri

“Kili-Kili. Euskera Pozgarri” erakusketa

Bilboko Udalak, Euskara eta Hezkuntza Sailaren eskutik, Labayru Fundazioak eta Euskal Museoak Kili-Kili. Euskera pozgarri erakusketa inauguratu dute gaur. Umeen artean euskara bultzatzeko helburuarekin aspaldi batean sortu zen aldizkari baten bilakaera eta historia agertuko da erakusketa horretan eta ekainaren 26ra arte ikusi ahalko da.

Euskal Museoko erakusketan, garai haietako Jose Antonio Retolaza (Bilbo 1929-Muxika 2014) eta Lander Gallastegi ( Mexiko 1929-Berango 2014) aldizkariaren sortzaile nagusiak gogoratzen dira. Honetaz gain, Kili-Kiliren historia azaltzeko bideo bat ere erakutsiko da.

Erakusketa, gaika sailkatuta dago, eta bere garapena erakusten da:  “fotokopia xume batzuk izatetik, txoko guztietara heltzen zen urrutiko alfabetatze eredu izatera, neurriz- kanpoko produkzioarekin, bai bolumenari dagokionez, bai kalitateari dagokionez”. Kili-Kili eguna, lehen aldiz, Bilbon antolatu zen 1977an. Arrakasta itzela lortu zuen eta, ondorioz, beste herri batzuetan ere hasi zen ospatzen. Eta Kili-Kili aldizkariaren 233 zenbaki plazaratu ziren. 

Exit mobile version