Nontzeberri

“Kid Thing”, Zinema Indie Iparramerikarra

 

Gaur, hilak 25, arratsaldeko 20:00etan, Antzoki Zaharrean, David Zellnerren Kid Thing filma aurkeztuko da, Circuito-Zine Independentearen Zirkuituaren barruan. Emanaldia jatorrizko bertsioan izango da, euskarazko azpitituluekin.

Tabakalerak helarazi digun oharraren arabera, “Anniek 10 urte ditu eta eskola amaitu eta oporretan egotea, jitoan batetik bestera ibiltzea eta gauzen zentzuari buruz norbere buruari galdetzea ere izan daitezke haurren ardura gizatiarrak. Noraezeko bere ibilera basatian, basoaren erdian putzu batekin egingo du topo Anniek. Putzu barruan emakume bat dago. Deabrua al zara? galdetzen dio Anniek. Ondoren datorrena misterioa, askatasun formala eta hiperrealismoa dira, baita Sydney Aguirre gaztetxoaren interpretazio bikaina ere”.

David Zellner Greeleyn, Koloradon, jaio zen 1973an. Bere anaia Nathanekin batera Zellner Bros produkzio etxea sortu zuen eta bertan makina bat film labur eta bideoklip eginak dituzte. Lehen lana Goliath (2008) izan zen, Sundancen aurkeztu eta arrakasta lortu zuen filma.

Antzoki Zaharreko emanaldiaren biharamunean, B Aldea-n, Sukaldean, Paula Arantzazu Ruize zinema kritikari eta kazetariarekin hitzordua izango da, bezperako filmaren nondik norakoak komentatzeko. Filmaren nondik norakoak azalduko ditu, eta Zellner anaien lanari buruz jardungoda, baita Ipar Amerikako indie zinemaren azken joerez ere. 

 

Exit mobile version