Nontzeberri

“Katapulta Tour” zirkuituaren eskutik antzerkia Bergaran

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuituko hurrengo antzerki emanaldia izango da Bergaran Txotxongiloen XVI. Mostra barruan. Hala, BEHIBI´S Antzerki Konpainiak “Trabajos de Interior” antzezlana taularatuko du. Hitzordua, bihar osteguna, azaroak 3an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Bergarako  Seminarixoan ( San Martin Agirre Plaza, 4).

Ordu eta laurdeneko ikuskizunak emakume nihilista bat du protagonista: “Kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala; alferkeri existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela ohartzen da, estua eta estresatua”.

Hala, plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen den bitartean. Bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da, “pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika”…Gogaitasun existentzialaren bilaketa du lanak hizpide, bizitzearen funtsezko ariketatik esploratu nahi duena.

Behibi´S Antzerki Konpainia antzerkia egiteko beharraren sentimendu sortzailearen emaitza da. 1992 urteaz geroztik Patricia Franco Herasen proiektu heldu eta profesionala da.

Informazio gehiagorako, hementxe.

Exit mobile version