Nontzeberri

“Katapulta Tour Gipuzkoa” ekimenean parte hartzeko deialdia

Formatu txikiko musika eta arte eszenikoen proiektuei laguntzeko programa da Katapulta Tour Gipuzkoa. Ekimenaren helburuak, Gipuzkoako talentua musikan eta arte eszenikoetan nabarmentzea eta bultzatzea; bertako eszena dinamizatzen laguntzea; eta prestakuntzaren eta saiakeraren alde egitea. Proposamenak abenduaren 4ra bitarte aurkeztu ahal dira.

Deialdia artista profesional berriei edo erdi profesionalei zuzenduta dago, beren karrera musikan eta arte eszenikoetan profesionalki garatzeko interesa dutenei, eta musika-proposamenak (Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko estiloak) eta formatu txikiko arte eszenikoen proposamenak (mikroantzerkia, bakarrizketak, performancea eta magia) onartzen dira.

Hautatuko diren proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie: lau emanaldi Gipuzkoako hainbat gune edo jaialditan; 400 euro garbiko konpentsazio ekonomikoa jarduketagatik; artista edo proiektua sustatzeko bideo bat grabatzea; eta Tabakaleran Kutxa Fundazioaren instalazioetan entsegu-espazioak doan eta partekatuta erabiltzea.

Aurkeztuko diren proposamenen artean 10 proiektu hautatuko dira, irizpide hauen arabera: Gipuzkoan erroldatuta dauden artistak eta 30 urtetik beherakoak lehenetsiko dira; beren kalitateaz gain, artista parte-hartzaileen ibilbidea eta proiekzioa ere baloratuko dira; proposamenen hizkuntza-eskaintzan eta parte-hartzaileen generoan oreka ezartzen saiatuko da.

Exit mobile version