GFAren Katapulta Tour Gipuzkoa programak deialdi bat egin du 2018an Gipuzkoan egingo diren musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko. Deialdia suspertzen ari diren eta beren ibilbidea musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalentzat da
Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzeko, kultura dinamizatzeko eta bere programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzeko sortu zen Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitua. Aukeratutakoek Gipuzkoako gune desberdinetan hiru emanaldi egiteko aukera izango dute eta emanaldi bakoitzeko 400 euroko diru-laguntza izango dute.
Horretan interesa baldin baduzue izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte izango da zabalik.
Deialdiaren xehetasun guztiak, hemen eskuratu ahal dituzue.
