Nontzeberri

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2020” zirkuituaren proposamena aste honetan

Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituak hurrengo kontzertua haizatu du. Irailaren 25ean, Cônvoi eta Siete C taldeen kontzertua izango da Azpeitian, Sanagustin Kulturgunean.

Cônvoi taldea Iñigo Higuera eta Jorge Garagorri donostiarrek osatzen dute, lehen Polaroid taldekideak izandakoak. Gitarrek, atmosfera lodiek eta eutsitako kadentziek sinteei eta oinarri elektronikoei tokia eman diete. Abestiek, kolore gehiagorekin distira egiten dute eta bertan, testura ezberdinak eta soinu organikoagoak nabarmentzen dira. Azkeneko hilabeteetan, Eme Uno beraien lehen EP-a izango denaren abestiak grabatu eta autoekoiztu dituzte.

Siete Cko taldekideak Raul (ahotsa), Iker (gitarra), Iker H. (baxua), Edu (gitarra, teklak eta bigarren ahotsa) eta Guido (bateria) dira. Hainbat kontzertu eta urtebeteko atsedenaldi luzea egin ondoren, 2014an Jóvenes en celo izeneko EPa argitaratu zuten. Geroago, 2016an Buenos Vivientes eta 2018an Gen nómada. Siete C-k lan egiten jarraitzen du. Bost kideek ilusioa eta nahia izaten jarraitzen dute urtez urte sortu eta hazten jarraitzeko.

Exit mobile version