Nontzeberri

Kartzelatik bakarrizketa, kaleratzearen bezperan

Hortzmuga antzerki konpainiak Ella, la espera izeneko obra taularatuko Bilboko Pabellon 6 aretoan asteon, hilaren 19an, 20an, 21ean eta 22:00an, 20:00etan.

Arantza Goikoetxea aktoreak azken hamabost urteak kartzelan igaro dituen emakume baten azalean sartzen da. Biharamunean askatuko dute. Obrak giltzapetuta igaroko duen azken gauean garatzen da.

Hala, bakarrizketan, emakumearen ikarak eta itxaropenak agertuko dira, baita espetxeko hormak zeharkatu eta gero gertatuko den jaiotza. Eta bitartean, esperoan izango da. Gaua noiz eta nola pasatuko zain.

Exit mobile version