Nontzeberri

Karrikiri elkarteak ekintzez josiriko azaroa dakar

Karrikiri elkarteak makina bat liburu aurkezpen, solasaldi eta kontzertu antolatu ditu hurrengo asteetan. Gaur bertan izango la lehen ekimena Haurrek Hitza libururen aurkezpenarekin. Bertan Josu Zabaleta (liburuaren itzultzailea) izango da.

Datozen ekitaldiak honakoak dituzue: Puskak liburu aurkezpena (azaroak 10). Bertan izango dira Irene Pujadas (autorea), Amaia Apalauza (itzultzailea), eta Lander Majuelo (editorea). Idazki Politikoak liburu aurkezpena Pako Aristi (idazlea) eta Xabier Monasteriorekin (aurkezlea), azaroaren 15ean. Euskara Nafarroako Hezkuntzan: Egoera eta Aukera Berriak liburu aurkezpena Sagrario Aleman (Euskaltzaindiaren sustapen batzordea) adituarekin, azaroaren 16an. Hitzen Hasperenak liburu aurkezpena Josu Jimenez Maia idazlearekin eta Ines Castiella aurkezlearekin, azaroaren 17an. Faxismoaren Aurka Borrokan liburu aurkezpena Samira Calvo adituarekin, azaroaren 22an. Sorginkeriarena Gurean liburu aurkezpena Juainas Paul Arzak (egilea) eta Patxi Larrion (aurkezlea) bikotearekin, azaroaren 23an. Eta Nola aukeratu jostailu egokia? Gabon hauetan aukeratu modu egokian eta oparitu euskaraz  izeneko hitzaldia Itsaso Pagoaga Zaloña adituarekin, azaroaren 24an.

Azkenik, musika ere bai: Xendarineko Ahizpak eta Behi Bideko Andere Xuriak taldeen kantaldia antolatu da, azaroaren 26an, Kondestable Jauregiko patioan.

Xehetasun guztiak Karrikiri elkarteak ditu.

Exit mobile version