Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jai Arloak eta BilbaoHistorikok bultzatutako jaialdiak abenduaren 11tik 14ra, Alde Zaharreko, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Atxuriko denda eta txoko esanguratsuenak beteko ditu programatu diren 15 ikuskizunekin. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, aretoa bete arte, eta 15 eta 20 minutu arteko iraupena izango dute
Laugarren edizio honek 15 ikuskizun eta 29 artista bilduko ditu, eta zonalde horietako tailer artistikoak eta espazio kulturalak ustekabeko eszenatoki bihurtuko dira beste behin. “Jaialdiak arte eszenikoak sustatu eta antzerkia publiko zabalari hurbildu nahi dio, Bilboko auzo historikoetan kulturaren eta merkataritzaren arteko elkarrizketa sortuz. Iaz 2.500 ikusletik gora erakarri zituen, eta aurten kopuru hori gainditzea espero da”.
Gurutze Beitia aktorearen zuzendaritzapean, edizio berri honetan, besteak beste, Gorka Aguinagalde, Maribel Salas, Txemi Parra, Ugaitz Alegria, Susana Soleto, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina nabarmenduko dira.
Egun guztietako proposamenak zertan diren jakiteko egin klik hemen.
