Nontzeberri

“Kantuz eta Kontuz”

Euskal kantagintzaren gaineko tailerra antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxean. Ekimena  urtarriletik maiatzera bitartean egingo da eta Mikel Markez musikariak gidatuko du. Izena emateko epea azaroaren 28tik urtarrilaren 8ra arte duzue.

GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak bultzatzen duten egitasmo honen bidez “gazteen artean euskal kantu herrikoiak eta garaikideak ezagutarazi eta kantu zaletasuna bultzatu” nahi da.  Ikastaroa bost saiotan banatuko da, urtarriletik maiatzera bitartean, eta hilean behin saio bat egingo da. Lehenengo saioan, urtarrilaren 12an, 60ko hamarkadara arteko euskal kantagintza aztertuko da; otsailean argizarizko grabaketa eta arbelezko diskoetatik single txikietara egingo da jauzi; martxoan 70eko hamarkadako LPak aztertuko dira; eta apirilean 80ko kasetteak.

Interesdunek Oihaneder eta GEU elkarteko webguneetan eman ahalko dute izena. Parte-hartzaileen artean 18-35 urte bitarteko lagunak lehenetsiko dira.

Exit mobile version