Nontzeberri

Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa

Aste honetan, uztailaren 11tik 16ra, Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa egingo da Donostian eta Oñatin.

Goizean jardunaldi akademikoak izango dira, eta arratsaldean praktikak egiteko tartea hartuko da. Atzo hasitako ekimenean Euskal Herri, Gales, Kuba eta Zipreko ordezkariak bildu ziren kantuka. Gaurkoan, ostera, Euskal Herriko bertsolariekin Austriako, Mallorcako eta Mexikoko inprobisatzaileak arituko dira.

Asteazkenean, emakumea izango da protagonista, eta Euskal Herriko, Galesko, Kubako, Mallorcako eta Mexikoko emakume inprobisatzaileak ariko dira kantuan. Ostegunean,, Donostiako alde zaharrean, kalean, Gogua dedan orduan saioa izango da, eta Euskal Herriko lagunekin batera Austriakoak, Galeskoak, Kubakoak, Mallorcakoak, Mexikokoak eta Ziprekoak ibiliko dira.

Oñatiko Bertso Eskolak atondutako saioan Miren Amuriza, Amets Arzallus, Ane Labaka, Alaia Martin eta Julio Soto bilduko dira, eta azkenik, uztailaren 16an jaialdi handia egingo da Kursaalen. Bertan ere Miren Amuriza, Amets Arzallus, Ane Labaka, Alaia Martin eta Julio Soto izango dira eta horiekin batera Austria, Gales, Kuba, Mallorca, Mexiko eta Zipreko lagunak.
Informazio guztia hemen topatuko duzue.

Exit mobile version