Nontzeberri

“Kantu eta Hitza” programa, Iruñean

Iruñeko Udalak euskal musikari dedikaturiko “Kantu eta Hitza” programaren edizio berria maiatzean abiatuko da. Aurten, nobedade gisa, Anari abeslariak kontzertua eskainiko du maiatzaren 8an, 20:00etan, Pompelo Civivox berrian.

Beste kontzertu guztiak O-ko Andre Maria Plazan izango dira, sarrera librearekin. Kontzertuok maiatzaren 21etik ekainaren 25era bitarteko ostegunetan antolatu dira, 20:00etan hasita.

Hala, maiatzaren 21ean Sara Zozaya kantaria arituko da. 28an, Izaki Gardenak. Ekainaren 4an Xak, eta 11n Bisaiak taldea. Azken bi kontzertuak, Kaskezur (ekainak 18) eta Erromintxelak (ekainak 25) taldeen eskutik etorriko dira.

 

Exit mobile version