Nontzeberri

Kantarien potreta ikusgarriak

Hil honen hasierako egunetan inauguratu zen Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean Iban Lafont-en Buru Bero erakusketa.

Iban Lafont-ek (Donostia, 1974) bere lanean eragin handia izan duten musikarien buruak erretratatzen ditu, eta erakusketa 21 erretratuk osatzen dute.
Buru hauek ideia, abesti eta melodia ezberdinen iturri izan dira, Lafont-en obran garrantzitsuak izan direnak, pintura eta musika loturik ikusi baititu beti.
Oso gertutik egindako erretratuak dira, baina aire artifizial batekin, nolabaiteko urruntasuna lortzen dutenak ere.



Exit mobile version