Le Kid & Les Marinellis bandak Gorlizko Xurrut pizzerian joko du igandean, apirilak 6, 20:00etan. Taldeak 60ko hamarkadako pop, garage-rock eta psikodelia jorratzen ditu.
Kanadarrek Same (Burger Records / P.Trash Records) disko berria aurkeztuko dute Gorlizen, melodia psikodelikoekin beteta datoz kanadarren doinuak, oraintsu gurean jotzen izan diren Growlers bandaren antzera.
Bost musikari gaztek osatzen dute taldea, eta frantsesez abesten dute. 2010ean argitaratu zuten lehendabiziko singlea, eta estreinako LPa, berriz, 2013an; hortaz, egunotan gurean aurkeztuko duten Same diskoa, euren bigarren da. Diskoa AEBetan eta Europan argitaratu dute, Burger Records eta P.Trash Records diskoetxeen bidez, hurrenez hurren.
Kanadarrekin batera La Hora del Primate Deustuko taldea izango da, zeinak punk eta soul estiloak jotzen dituen.