Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren seigarren edizioa datorren larunbatean hasiko da. Lehiakideek goizeko 10:30ean dute lehiaketari hasiera ofiziala emango dion hitzordua, Ermuko Lobiano Kultur Etxean.
Han, sortu behar duten ikus-entzunezkoaren gaia eta irudietan atera behar dituzten Ermuko lokalizazioen zerrenda jasoko dituzte. Behin azalpen guztiak jasota, beste lau egun izango dituzte gidoiak idatzi, irudiak grabatu, edizioa egin eta lanak bukatuta aurkezteko. Lan horiek bost eta hamar minutu bitartekoak izan behar dute, eta azaroaren 3an entregatu behar dituzte beranduenez.
Ondoren, Joseba Zuberogoitia Lekeitioko Zine eta Bideo Bileraren antolatzaileak, Koldo Almandoz zinema zuzendariak, Vanessa Fernandez EHUko irakasleak eta Topagunearen zein Euskal Birusa Ermuko Euskara Elkartearen ordezkariek osatzen duten epaimahaiak aztertuko ditu lanak.
Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere hiru sari banatuko ditu Kameratoiak, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.
Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 6an izango da, Lobianoko proiekzio aretoan.
Topaguneak bidalita