Nontzeberri

“Kalean”, udako kultur egitaraua Oñatin

Oñatiko Kalean 2026 udako kultur programa bederatzi proposamen eskaintzen ari da aire zabalean ekainaren 18tik abuztuaren 29ra arte. Zikloak musika, antzerkia eta ahozko narrazioa eskainiko ditu Lazarraga eta Errementeri plazako lorategietan, besteak beste.

Ekainean, Ganbara Faktoriaren Oñati Gure Herria ikuskizun historikoa nabarmendu behar da, Zumeltzegi Dorrean eginikoa.
Uztailean ere denetarik proposatu nahi izan dute antolatzaileek, eta hala, asteazken honetan, hilak 15,  19:00etan, Lazarraga lorategian, Aria taldearen kontzertua programatu da. Marina Landa kantautoreak 2023an sortutako proiektua da. Urte horretan bertan Urdin diskoa kaleratu ondoren, 2025ean taldeak Aurrera Begira diskoa aurkeztu zuen. Taldean Marina Landa, Iñaki Ortego (teklatuak), Iñaki Olaskoaga (gitarrak) eta Ion Larrañaga (bateria) aritzen dira.
Bihar zortzi, Besaide Folk taldearen kontzertua antolatu da, eta hilaren azken asteazkenean, 29an, Ganso&Cia Konpainiak Welcome & Sorry ikuskizuna egingo du.

Abuztuan saio bakarra programatu da, eta 29an, 12:30ean, eta Errementari plazan, Erre Produkzioak Konpainiak Piraten istorio bat haur ikuskizuna egingo du.

Exit mobile version