Nontzeberri

Kale dantzen lehiaketa

Asteburu honetan, Elorrioko Arriola Antzokian, AKA Dantz jaialdia antolatu da. Parte hartuko duten taldeek 2 eta 8 bitarteko taldekideek osatu beharko dute eta aurkeztuko diren koreografiak 3 minututakoak izan behar dira.

Hiru mailetan banatuko dira dantzak:
-Street Dance: house, new style, hiphop, popping, locking…
-Jazz Funk: Lírico, Jazz, Funky, moderno.
-Breakdance.

Epaimahaiak ondorengo irizpideak hartuko ditu kontutan: lanen kreatibitatea, musikaren originaltasuna, dantzaren kalitatea eta talde lana.

300 euroko saria eskuratuko du edozein kategoriatako talde irabazleak, eta  150 euro bigarrenak. Beste aldetik, Sari Berezia egongo da: Breakonstage 2012an parte hartzea.

Exit mobile version