Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia 2006an eratu zen, eta ekainaren bigarren hamabostaldian egin ohi da; aurten, hain zuzen ere, ekainaren 10etik 12ra bitartean gauzatuko da.
Kaldeartek hainbat formatuko ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, adin orotako ikusleei zuzenduak, eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino. Hala, ikuskizunek hiriko erdialdeko kale, plaza, parke eta txokoak hartuko ditu ekainaren bigarren asteburuan.
Ekimen honen helburua “nazioarteko azken jaialdietan izan diren kaleko arteen alorreko ikuskizun arrakastatsuenak Gasteizko herritarrengana ekarriaz udararen hasiera ospatzea da”.
Egitarau oparoa atondu dute ekimenaren antolatzaileek. Honatx ikusi ahal izango direnen artean nabarmenenak: Hojarasca Danza taldeko Alicia Sotok (Gaztela-Leon) antzeztuko duen SkinSITEs ikuskizuna; Alemaniako Bängditos Theater-ek aurkeztuko duen Guardian Angels; Markeliñe konpainia bizkaitarraren Alterazio magnetikoa; Travis Flint-en (AEB, Bilbo) Argiarekin marrazten + Zure hiria marrazten, eta Deabru Beltzak (Bizkaia) taldearen The Wolves.
Egitarau zabal honen xehetasun guztiak hemen.
