Nontzeberri

KaldeArte, Gasteizko kale antzerkia abian da

Ekainaren 7tik 11ra Gasteiz kaleko arteen ikuskizunez beteko da 36 konpainiek eskainiko dituzten 63 emanaldirekin.

KaldeArte bost egunetan izango da protagonista Gasteizen, kaleko antzerkiaren formatu askotako emanaldiak eskaintzeko. Lau ikuskizun erabateko estreinaldiak izango dira, eta horietako batzuk KaldeArteren laguntzarekin ekoitzi dira. Guztira, 36 konpainia arituko dira: Gasteizkoak (8), Euskal Herrikoak (8), estatukoak (8) eta atzerrikoak (12). “Horien artean, jaialdi ospetsuenetako azken edizioetan saritutako lanak ikusi ahalko dira”.

Kaleko egitaraua ekainaren 9an hasiko da, 19:00etatik aurrera eta makina bat lan ikusi ahalko dira Gasteizko hainbat tokitan: Gasteizko Mono Habitado taldearen Primatium, Kataluniako La Industrial Teatrera-ren Náufragos edo Frantziako Claire Ducreux konpainiaren Silencis, besteak beste.

Jaialdiaren programazio osoa, egunez egun, hemen duzue.   

Exit mobile version