Nontzeberri

Kafea eta Galletak ekimenean soinu beltzak barra-barra

Kafea eta Galletak-ek bidali duen oharrean jasotzen denez, Funkadelic George Clinton musikariaren taldea da, eta funk musikaren aitzindarietako bat izan zen 70eko hamarkadan. Taldeak Jamen Brownen erritmo sinkopatuak, Jimi Hendrix gitarra-jolearen rock azidoa eta Sly and the Family Stone taldearen soinu nahasketa fusionatu zituen.


Eureka Hot IV
, berriz, rock and roll makina da. Rocka, soula, glama, punka eta erraietan sartzen den edozein genero fusionatzen du laukoteak (Sergio Llanos, Gotzon Garay, Josu Urkidi, Zalakain Garcia). Besteak beste, hauek dira haien eraginak: Sly & The Family Stone, The Clash, T.Rex, Dirtbombs, ACDC, The Kinks, Devo, Rolling Stones, Beasts of Bourbon, John Spencer Blues Explosion, Funkadelic, Buzzcocks, The Meters, Lee Perry, The Cramps, Curtis Mayfield, e.a.

Bukatutakoan, pintxada izango da gaztetxean. Musika beltza jarriko dute Julen Azpitartek eta Lon Fernandezek, gaueko orduetara arte dantzan egiteko!

Kafea eta Galletakek bidalita

Exit mobile version