Nontzeberri

Kælan Mikla eta Some Ember taldeek Kafe Antzokia itzalduko dute

Soinu hotz eta ilunak maite dituzten bi talde gazte arituko dira gaur, asteazkena, hilak 13, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza gunean, 20:00etatik aurrera: Islandiako Kælan Mikla eta Kaliforniako Some Ember.

Kælan Mikla Islandiako post-punk taldea da. Iaz, bi disko argitaratu zituen hirukoteak, Mánadans eta Nótt eftir nótt. Bi grabazioetan after-punk giroak nabaritzen dira, batzuetan dantzagarri agertzen da taldea, baina beste batzuetan, berriz, itzaltsu, death-rock, drak-wave, synth-punk edo gothic-rock esparruetara jauzia egin arte.

Some Ember, berriz, kaliforniarrak dira. Haien proposamenak ere post-punk estilotik edaten du, baina osagai elektroniko eta popzale gehiago erakusten ditu. Iaz, Submerging the Sun izenburuko diskoa grabatu zuten, eta Bilbon, lau kantu biltzen dituen Submerged izenburuko EPa aurkeztuko dute, aurten plazaratua. Dylan Travis musikariaren egitasmoa da, eta askotariko formatuekin agertzen da oholtzan: bakarka, laukote, bikote… Travis egun, Berlinen bizi da, eta azken diskoak Nina Chase musikariarekin grabatu ditu.

Exit mobile version