Nontzeberri

Kabia Teatrok “Itzala” antzezlana estreinatuko du

Bilboko La Fundicion aretoan sorkuntzarako egoitza egin ondoren, eta Jokin Oregiren testuan oinarrituta, Kabia Teatro taldeak Itzala estreinatuko du La Fundicionen bertan irailaren 14an eta 15ean.

Joseba Sarrionandiaren Itzalarekin solasa eta Bernardo Atxagaren Bagdadeko morroia ipuinetatik abiatuta idatzi du obra Jokin Oregik. La Fundicionen webgunean jasotzen denez, “Bi ipuin horien isla aurki daiteke Jokin Oregiren testuan, tragedia eta komedia, errealitatea eta ametsa nahasten dituena, bere ipuin eszeniko propioa sortzeko”.

Iosu Florentino eta Joseba Uribarri aktoreek antzeztuko dute obra, Borja Ruizen zuzendaritzapean.

Antzezlanak ondokoa kontatzen du: “Nor, gure pertsonaia, kaleko edozein pertsona izan daiteke. Bere emaztearengandik bananduta bizi da, bakarrik, etxe xume batean. Alaba du, nahi duen baino gutxiago ikusten duena. Nor deitzen diogu, baina izatez Nor ez da inor”. Pertsonaia horrek baina, ezusteko bisita bat izango du: Nor-en itxura bera duen itzal beltza, heriotza bera.

Exit mobile version