Nontzeberri

“Jungle Vs Paradise”, Xanon galerian

Xanon arte galeriak, Arturo Nuez (Kanaria uhartea, 1973) artistaren Jungle Vs Paradise izeneko erakusketa inauguratuko du gaur. Urriaren 31 bitartean ikusi ahalko dira margolanak.

Egitura formalek osatzen dute barruko konfigurazioa aurkezten dituen naturaren gaineko inpresioetan. Margolanetako osagarriek kolore biziei eta hauek sor ditzaketen konbinazio guztiei ateak zabaltzen dizkiete.
Olio teknika baliatuz, enkoadratze teknikoak egiten ditu artistak, oso konposizio barrokoak lortuz, xehetasun ttipienez jantzirik.

Lan hauetan ikusten da Arturo Nuez artistaren beste diziplina artistikoren eragina, hala nola, zinema (bera zine zuzendaria da) edota argazkigintza eta bere esparru digitalaz dituen ezagutza handiak.

Artistak forma natural deskokatuetan murgilarazten gaitu, errealak balira bezala, baina idealizaturik, non denbora fotograma balitz bezala, geldirik legokeen, ikuslea mundu paraleloaren eremu onirikora eramanez, non kolorearen exotismoak eta proportzio jurasikoek ez dioten lasaitasunik ematen begiari.

Jungle vs Paradiso erakusketak paradisuaren bilaketa betierekoa proposatzen du hausnarketa bat egiteko, barneko munduarekiko konexioa, eta bere bitartez lortzen den erredentzioa, hots, eskapismo ariketa bat.

Exit mobile version