Nontzeberri

Julio Sotok irabazi du Elizondoko finalaurrekoa

Larunbatean aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa hartu zuen Elizondoko Lur aretoak. Giro ezin hobea izan zen, 440 bertsozalek bete zuten aretoa eta kontent atera ziren sei bertsolariek egin dute lanarekin.

Taula gainean Nafarroako azken hiru txapeldunak zeuden: Julen Zelaieta, Xabier Silveira eta Julio Soto. Hirurek lortu dute finalerako sailkatzea. Julio Soto nagusitu zen, baina tarte txikia atera zion Xabier Silveira bigaren sailkatuari; hirugarren postua saio oso ona egin zuen Julen Zelaieta beratarrarentzat izan zen.
Beste hiru bertsolariek ez dira txapeldunen aurrean kikildu, eta saio ona egin zuten Aimar Karrikak, Aritz Saraguetak eta Iñigo Ibarrak.

Elizondo finalaurrekoa jokatuta, erabakita gelditu da apirilaren 9an Iruñeko Labrit pilotalekuan arituko diren zortzi bertsolariak.
Batetik, finalaurrekoak irabazi dituzten hiru bertsolariek zuzeneko sailkatzea lortu dute: Jon Barberenak, Estitxu Arozenak eta Julio Sotok. Horiekin puntuazioz sailkatu diren beste bost bertsolarik kantatuko dute finalean: Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros.

Exit mobile version