Agerre Teatrok bat egiten du BAIk (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) aurten ospatzen duen 15. urteurrenarekin Zu ere On Kixote? lanaren estreinaldia gauzatuz. Estreinako ekitaldia Barakaldo Antzokian izango da ostiralean, otsailak 17.
Bizkaiko lurraldeetan kokatzen da On Kixoteren inguruko antzezlana. Interpreteak konposatutako bost abesti batzen dituen ikuskizun koral eta orkestral honek agerian jartzen du lantaldearen aztarna pertsonala, ondorioa sorkuntza bakarra eta errepikaezina dela. Barakaldon eskainiko duten agerraldiak Agerre Teatroaren ezaugarri nagusiari eusten dio, konpainiak eskaintzen duen agerraldi bakoitzean ikuskizun pertsonalizatua eszenaratzen duelako.
Beste aldetik, Julio Cortázarren bi ipuinetan oinarritzen da Sanchis Sinisterrak zuzentzen duen Cronopios rotos antzezlana. Obra hau, otsailak 17, 18 eta 19an eszenaratuko da Bilboko Deustuko Erriberan dagoen Pabilioi 6an. LaEnanaNaranajak taularatuko duen Lolo: Encargo 215 emanaldiaren osotuko da bertako asteburuko programazioa.
Asteburuari begira ezin aipatu gabe utzi, Donostiako Imanol Larzabal aretoan El pont flotant taldeak oholtzaratuko duen Ejercicios de amor lana.