Nontzeberri

Julene Azpeitia Literatur lehiaketa abian

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak.

Lanok, euskaraz idatzita, originalak eta argitaragabeak izango dira. Ipuinak gutxienez sei orrialde eduki beharko ditu, eta gehienez 15.
Lehiaketara lau ale bidaliko dira.
Idazlanak izenburua bakarrik eramango du agerian, eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura eta NAN agiriaren fotokopia.

Idazlanak, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketarako dela adierazita, helbide honetara bidali beharko dira: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1. 20750 Zumaia.

Hiru sari emango dira: Lehen saria, 3.000 €; Bigarren saria, 1.500 €; eta, hirugarrenik, Zumaiako onenaren saria, 1.000 €

Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Exit mobile version