Lasala konpainiako Judith Argomaniz koreografoarekin topaketa egingo da, martxoaren 3an, Errenteriako Niessen Kulturguneko Auditorioan, 19:30etik aurrera. Topaketa Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak ondutako Sortzailea aurrez aurre izeneko egitasmoaren baitan dago.
Argomanizek Hooked(Still) obraren argiztapenaren eta sorkuntzaren ezaugarri nagusiak izango ditu berbagai. Horrekin batera, dantza ikuskizun txiki bat ere aurkeztuko du.
Hooked(Still) lanaren harira, gogo-aldarteak eta afektibotasuna jorratzen dituen egitasmoa da. “Lanean islatzen dira gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen etengabeko beharra eta behar horren ondorioak. Lengoaia koreografikoak harreman afektiboetan sentitzen ditugun atxikimendua eta mendekotasun emozionala ikertzen ditu”.