Nontzeberri

Juantxu Abasolo argazkilariaren irudiak Donostian ikusgai

Zerotik bost mila metrora izenburua jarri dio Juantxu Abasolo argazkilariak aurkeztu berri duen erakusketari. Erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean jarrita izango da urriaren 30era bitartean.

Guztira hogeita hamabost argazki jasotzen ditu erakusketak, eta irudiotan paisaiak agertzen dira, munduan barrena ibilitakoan lorturikoak.

Horietatik hamabi irudi Artikutzako basoan hartu dira, “non zuhaitzek forma harrigarri eta misteriotsuak erakusten dituzten”. Besteak hurbileko eta urruneko paisaiak dira, itsas mailatik hasi eta ia bost mila metroko igoeraraino.

Artistak esan duenez, “Denetarik dago, egunsentiak, ilunabarrak eta gau izartsuak, Esne Bidea denboran geldituta eta bi hemisferioetan eta nire lana inspiratu duten munduko beste txoko batzuetan eginak: Picos de Europa, Fuerteventura, Bolivia, Atacama, Portugal, Patagonia, Kantabria, Pasaia, eta abar.”

Exit mobile version