Nontzeberri

Juan Zelaia XI. Saiakera sariak 9.000 euro banatuko ditu

Pamiela argitaletxeak Juan Zelaia Saiakera sariaren hamaikagarren edizioa abiatu du, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin, edozein gairen gaineko saiakerak edota iritzi lanak hedatu eta bultzatzeko asmoz. Aurkeztuko diren lanek gehienez 75 orrialde beharko dute izan eta bost kopia bili beharko dira, eta horiekin batera testu osoa CD batean.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira 2011ko irailaren 30a baino lehen: Pamiela Etxea Ç(Juan Zelaia Etxea). Agustindarren industrialdea/Soltatxe. G kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea.

Hautaturiko lanak 9.000 euro jasoko ditu eta lan irabazle hori 2011/12ko neguan jakinaraziko dute zein den.

Ekimenari buruzko informazio gehiago hemen.

Exit mobile version