Nontzeberri

JP Lohian & Klonen Klanak asteazkenean hasiko du diskoa aurkezteko bira

Joseba Ponce musikariak JP Lohian & Klonen Klana bakarkako egitasmoa zuzenenean aurkeztuko du hil honetan. Guztira lau emanaldi egingo ditu, Bilbo, Gasteiz, Biarritz eta Donostian.

Hala, asteazkenean, Bilboko Kafe Antzokian izango da, Mikel Urakenekin batera, 21:00etan. Atzo, bestalde, estreinako kontzertu sekretua egin zuen hondarribiarrak etxean, giharrak berotzeko.

Gero, 17an, Gasteizko Hell Doradon joko du, Amoranterekin; 18an, Biarritzeko Atabal aretoan; eta, azkenik, 23an, Donostiako Gazteszena aretoan, Ze Premikin!!! jaialdiaren baitan.

Poncek talde sendoa osatu du lau kontzertuak emateko: Galder Izagirre (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) baterian, Karlos Osinaga (Lisabö) baxuan, Gorka Sesma (Kashbad) gitarran eta Libe Garcia de Kortazar (Neubat, Sorkun, Libe) organoan.

Iaz, Euskal Herrian argitaratutako disko interesgarrienetarikoa izan zen Poncerena.

Exit mobile version