#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketa azken txanpara heldu da. Zapatuan, abenduaren 20an, jokatuko da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, Bilbao Arenan, 17:30ean. Guztira 37 bertsolarik parte hartu dute udagoieneko fasean.
Finalistak, hurrengoak izango dira: Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Etxahun Lekue Etxebarria, Fredi Paia Ruiz, Iratxe Ibarra Foruria, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Finalisten artean bi dira lehenengo bider finalera sailkatu direnak: Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia.
Finalera heltzeko, eskualdeetako txapelketak jokatu ziren Bizkaiko zortzi eskualdeetan udaberrian; udagoieneko fasean, ostera, Bizkaiko Txapelketak hiru fase eduki ditu: bost kanporaketa, hiru finalaurreko, eta zapatuan jokatuko den finala.
