600 lagun elkartu ziren Etxebarriako frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa ikusteko. Bertan ere, Ander Elortegi, Eneko Abasolo, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Joseba Artza, eta Miren Amuriza bertsolariak bildu ziren.
Ariketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu zuen puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Horrela, abenduaren 20an, Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela lortu du markina-xemeindarrak. Atzetik Fredi Paia (474,5), Joseba Artza (469), Eneko Abasolo (469), Ander Elortegi (467) eta Miren Amuriza (464) sartu ziren.
Bigarren finalaurrekoa igande honetan, azaroak 30 izango da Urdulizen, Iparralde kiroldegian, 17:30ean. Eta hirugarren finalaurrekoa, abenduaren 7an jokatuko da Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. Frontoian, 17:30ean.